Erlojua ikusgai Lasaoko Sanmartinetan
— 2016-11-10Aurreko batean, erlojua bera muntatu samartuta zegoela esaten genuen: pisuak jarrita, pendulua mugimenduan, etab. Kanpai txiki bat ere jarri diogu, soinu atala deitzen den hori ere martxan jartzeko. Esan beharrik ez dago, oraindik, probak egiten ari garela, erlojua Santa Engraziara itzulitakoan, ahalik eta arazo gutxienak eman ditzan.
Lehen proba horien ondoren, erlojua berriro desmuntatu egingo dugu, pieza guztiak katalogatu eta azken doikuntzak eta garbiketak egiteko.
Dena dela, auzolanean zaharberritzen ari garen erlojuaren lanak nola doazen jakin nahi duenak datorren igandean erlojua ikusteko aukera izango du, Lasaoko Sanmartinetan.
Beraz, herritar guztiok jaso ezazue Santa Engraziako erlojua konpontzen ari den lantaldearen gonbita. Zatozte datorren igandean, hilak 13, Lasaoko abere eta nekazaritza produktuen azokara, eta bide batez, erloju zaharraren barrunbeak ikusteko aukera izango duzue, konpontzen ari garen lantegian bertan.
Egin zaitez bazkide