Erlojua piezaz pieza askatuta
— 2016-11-22Sanmartinetako erlojuaren erakusketa arrakastatsuaren ondoren, zenbait proba egin ditugu, bereziki pisuak jasotzeko sistema nola finkatu erabakitzeko.
Orain, erlojua berriro erabat desmuntatu egin dugu. Erakusketan ikusitako egitura erabat desitxuratua dago, engrane multzo bat eta beste burdin puska batzuk besterik ez zaizkigu gelditu.
Pieza guztien krokisa egin, konponketa behar dutenak konpondu, piezaren bat berritu behar bada berritu, dena garbi-garbi egin eta berriro muntatu egingo dugu Santa Engraziako erloju zaharra.
Dena dela, erlojua erabat zaharberritzen dugunean, ermitara itzuli aurretik, herritarrek izango dute nola gelditu den ikusteko aukera.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide