Zestoako Udal Gobernuaren (EAJ) erantzuna Zestoako EH Bilduk jaiotzaren faktura dela-eta idatzitakoari

Zestoako Udal Gobernuak (EAJ) honako erantzuna eman nahi dio Zestoako EH Bilduk jaiotzaren faktura dela-eta idatzitakoari:

Azken egunotan komunikabe desberdinetan, Itziar Elorza EAJ-PNV alderdikoa den zinegotziari  buruz  atera  denaren  harira, Zestoako  Udal  Gobernuak  honako  hauek azaldu nahi ditu:

  1. Itziar Elorzak 1998 urtez geroztik jardun du Gabonetako jaiotzaren muntaiaren arduradun, garai hartako Udal Gobernuak ezarritako antolaketa eta funtzionamendu irizpideen barnean.
  1. 2011-2015 urte bitarteko legealdian izan zen (EH Bildu gobernuan), bera zinegotzitzat hautatua izan zen momentua eta esan beharra dago, ez zela inolaz ere oztopo izan zinegotzi bilakatzea Gabonetako jaioatzaren jarduera honekin jarraitzek Hortaz ohikotasun baten barnean eraman zen jardueraren kudeaketa.
  1. 2016ko otsailan Udalak Itziar Elorzari 2015eko Gabonetako jaiotza muntaia ekintzaren faktura ordaintzen zaio. Hau ez da berria izan, urteetan zehar hala egin izan delako eta paradoxikoki hau da EH Bilduk komunikabideetan argitaratu duen faktura bakarra.
  1. Faktura guztiak Udal Ogasun Komisioak baimentzen ditu ordaindu baino lehen.

Honekin argitu nahi dugu komisio horietan guztietan EH Bilduko zinegotzi bat presente egoten dela. Bilkura horiek dira informazioa jaso, zalantzak argitu eta eztabaidatzeko momentu aproposak, faktura hau aurkeztu zen momentuan ordea, 2016ko martxoak 10ean zehatz esanda, aktak ez du inolako desadostazunik azaltzen komisio kideen artean.

Gaur egungo Udal Gobernuak lehendik zetozen ekintza eta jarduera asko oinordetzan jaso ditu eta hauek lehengo gobernuaren pareko antolamendu bidez eman dira, hortaz ez du ez hanka ez bururik gaur egungo Udal Gobernua modu horretan zigortzea honek beste legealdietan egin den legez jokatu duenean.

Azkenik Gabonetako jaiotzako muntaiaren ildora, orain arte izan dituen laguntzak jasoko ditu. Jarduera kultural, sozial eta artistikoa izanik ez dago hau desagertzen usteko xederik. Adierazpen kulturaltzat jotzen dira pertsonen eta talde sozialen sormenaren adierazpenak eta gure herria hortara doa, adierazpen kulturalei behar zaion tokia gordetze aldera. Gabonetako jaiotzari ere noski baietz, eta baita beste adierazpen kulturalen aniztasuna erreparatzen duen jarduera orori.

Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu, eta ez galdu arren 2016 urte hontako Gabonetako jaiotza!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide