Ez gaituzte gonbidatu bidegorriaren jarraipen batzordera

Ikusita azken bi urtetan Zestoako Udal Gobernuak bidegorriaren inguruan ez duela ezer egin, azken udal batzarrean bidegorriaren jarraipenerako mahaia edo batzorde irekia martxan jartzeko mozioa aurkeztu genuen, aho batez onartua zen.

Lehenengo deialdira oposizioa ez dute gonbidatu, EH Bilduk proposatutako ekimena izan da eta ez digute abisatu ere egin. Sinestezina, lotsagarria, onartezina…

Bestalde, Urolako Bidegorria eraiki ahal izateko EH Bilduk zuzenketak jarri ditu Batzar Nagusietan, 2018rako aurrekontuei bidegorria amaitzeko bi milioiko diru lerroa eskatuaz. EAJren ezezko botoekin atzera bota da proposamena. Hau horrela, bidegorriarentzat 0€.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide