Zestoa 2020-2030
— 2018-03-15Zestoako Ehbilduk hausnarketa aro bati ekingo dio, 2020-2030 hamarkadara begira herri bezala ditugun erronkei erantzuteko helburuz. Ehbilduren ustez Zestoak egun bizi duen noraezari aurre egin eta herriko eragileekin gure herria etorkizun hurbilean nola eraiki eta antolatu behar den pentsatu eta eztabaidatu behar da.
XXI. mendeko Zestoak behar dituen kultur eta hiri ekipamenduak, ingurugiroa, herritarren eskubide sozialak nola bermatu, zestoan bizi eta lan, landa eremua, auzoak… Finean, Zestoak biziberritzeko daukan premiaz arduratuta dauden herritarrekin batera, nolako Zestoa eraiki nahi dugun hausnartzera goaz.
Lehen ekitaldia datorren asteazkena martxoak 21, arratseko 19:00etan, Zestoako Kultur Etxean (lehen gaztelekua zen gelan) izango da.
Egin zaitez bazkide