ALKATEGAIAREN AURKEZPEN EKITALDIA
— 2019-01-31Zestoako ehbilduk, datorren larunbatean, otsailak 2, goizeko 10etan Kultur Etxean egingo den batzarrean berretsi eta udal hauteskundeetarako alkategaia izendatuko du.
Alkategaia hautatzeko prozesua abenduaren lehen astean hasi genuen, prozedura Hauteskunde Batzordeak kudeatu du eta alkatetzarako proposatuak izan direnen artean babesik gehiena jaso duena izan da Zestoako ehbilduk bigarren fase telematikoan, internet bidezkoan alegia, aurkeztu duen hautagaia.
Aipatu fasean hautagaiak aurkezteko epea urtarrilaren 27an amaitu zen eta bertan izkribatuak dauden herritarren aldetik (izena emandako edonork aurkeztu zezakeen internet bidez hautagaia) beste hautagairik aurkeztu ez denez, lehen fasean hautatua izan dena izango da Zestoako ehbilduk alkategai izendatuko duena, beti ere larunbatean egingo den batzarrean gehiengoz berretsita.
Batzarrean hautaketa prozesua eta honek emandako emaitzen inguruko xehetasunak azalduko dira eta alkategaia berretsi ondoren berau aurkeztu eta lagunarteko hamaiketakoarekin amaituko da ekitaldia.
Egin zaitez bazkide