ARRASTOARI SEGIKA. Urtarrileko erantzuna eta asmatzaileak
— 2019-03-07Urtarrileko lekua Santa Engraziako ermita zen. Euskal Herriko baselizetan zaharrenetarikoa da eta ermita ingurutik Aizarna, Hernio, Izarraitz, Pagoeta eta itsasoa ikus daitezke. Kanpoaldetik begira jarrita, eliza baten itxura baino gotorleku batena hartzen zaio. Lekua ere estrategikoa da, izan ere Erdi Aroan Nafarroatik kostaldera zihoan bide baten inguruan dago. Kontakizun ugaritan egiten zaio erreferentzia ermitari; esate baterako, herri-istorio baten arabera Apategi baserriko ahariak igo zuen kanpaia ermitaraino, bidea estuegia zelako idiak pasatzeko. Bukatzeko, Juan Sebastian Elkanoren testamentuan ageri da urrezko dukat bat utzi omen zuela ermitaren beharretarako.
Gure postontzira erantzun batzuk iritsi ziren eta, despistaturen bat egon zen arren, ondorengo hauek irabazi dute ekainean egingo dugun zozketarako txartel bana: Ana Agirrebengoa, Patxi Aramendi, Sorkunde Etxezarreta, Bego Urbieta, Ainara Garrido, Sabrina Horrillo, Gotzone Arriaga, Rosa Artola eta Marah Hervás. Zorionak eta segi parte hartzen!
Egin zaitez bazkide