Zestoa hobetzeko tailerrak

Datorren legealdira begira gure herria geldigunetik atera eta balio aurrerakoietan oinarrituriko egitasmo ezberdinak atontzeko helburuz, Zestoako Ehbilduk datorren asteetarako eragile eta herritar orori zabalduta tailer ezberdinak antolatu ditu.

Gure ustez trena erabat geldirik dago eta herritarrak ahaldunduz eremu ezberdinetan eragiteko oinarri eta erabakiak hartzen ez badira herri “dormitorio” triste bat bihurtzeko zorian gaude.

Egungo herri eredua agortua dago eta beste eredu berri baterantz abiarazi behar da trena, herriko eragile ezberdinei erabakietan lekua eginaz, herriko gazteei Zestoan bizi ahal izateko baldintzak hobetuaz, ingurugiroa zainduta pertsonen ongizatea erdigunean jarriaz, herrigunea eta auzoak biziberrituaz, hezkuntzari garrantzia berezia emanaz..

 

 

Gaikako tailerrak apirilaren 2, 4, 9 eta 11n Zestoako Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan izango dira

Aukerak baliatuz Zestoa denon artean hobetu dezagun!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide