Arroa Behean izan gara
— 2019-05-11Atzo arratsaldean Arroa Behean izan ziren EH Bilduko zenbat hautagai. Mikrofonoa Aitor Salegik hartu zuen lehendabizi. Askotan egin ohi duen bezala, kantuan zuzendu zitzaien auzotarrei, bertso banarekin hasi eta bukatu zuen ekitaldia. Ondoren gure zerrendaburuak , hartu zuen hitza eta auzotarrekin eta herritarrekin egin behar dela politika esan zuen. Lau pareten arteko lanak ez duela zentzurik adierazi zuen Arregik, udalak herritarrengana hurbildu behar duela. Azken lau urteetan bidegorriaren inguruan arroarrek Zestoako udalak baino lan gehiago egin dutela azaldu zuen eta datozen legealdian, borondate politikoa baldin badago, proiektu osoa bukatzea egingarria dela.
Jarraian, Pili Perurena eta Maia Ossa Arroa Beheko hautagaiak hurbildu ziren mikrofonora. Bertaratu ziren auzotar guztiak ikusita, Perurenak hunkituta zegoela aitortu zuen. Eskerrak eman eta orain arte auzoan borrokan aritu diren bezala jarraituko duela lanean esan zuen. Behar adina ate joko dituela auzotarren arazoei konponbideak lortzeko. Ossak gazteen beharrak nabarmendu zituen, alokairu soziala esaterako eta bera bezalako auzotar gazte bat ongien ordezkatzen duen aukera EH Bildu duela nabarmendu zuen.
Bukaera ezin hobea eman zioten hautagaiek ekitaldiari: auzotarrekin batera pare bat pintxo-pote hartuaz.
Egin zaitez bazkide