Aizarnan izan gara
— 2019-05-15Azken egunetako ekitaldiekin jarraituz, gaurkoan, Aizarnako herritarrekin bildu gara. Bertako auzo elkartean egin dugu zita eta hogeita hamar lagunetik gora bertaratu zaizkigu. Amane Arrue auzotarrak aurkezpentxoa egin eta Ane Aramburu eta Mikel Arregi hautagaiek hartu dute hitza.
Aramburuk auzoko egitura txikien indarra eta lana azpimarratu nahi izan ditu. Herritarren borondatezko lan horiek balioan jarri behar direla adierazi du eta EH Bildu argi duela elkarlanean arituko dela auzotarrekin. Arregik auzoaren bilakaera nabarmendu du, horri eustea ezinbestekoa dela, baina horretarako udalak baliabideak eta zerbitzuak eskaini behar dituela. Arregik esan du, aizarnarrei eragiten dizkien erabakiak aizarnarrek hartzea dela egokiena. Udala herritarrengandik urrun ikusten da eta datorren legealdirako erronketako bat, herritarrengana eta auzotarrengana gerturatzea izango da; benetako parte hartzea bermatzea.
Hautagaiek hitz egin ondoren, auzotarrek beraien kezka eta nahiak azaldu dituzte. Besteak beste, parte hartzea edota auzoko biziarentzat oinarrizkoak diren garraio publikoaren eta Aizarnako eskolaren etorkizuna bermatzeko beharra jarri dituzte mahai gainean. Arregik eta Aramburuk bat egin dute auzotarren iritziekin eta egingarriak ikusi dituzte proposamenak, denon artean aukera eta formula ezberdinak aztertu eta egokienak aukeratu beharko dira. Mokadutxo eder batekin, tripa ondo beteta, bukatu dugu Aizarnako saioa.
Egin zaitez bazkide