Beste eredu bat posible da
— 2019-05-16Bihar ostirala, maiatzak 17, Zestoako EH Bilduren ekitaldi nagusia izango da udaletxeko arkupetan 19:30ean. EH Bilduko zerrendako kideek legealdi berrirako asmoak, nahiak, erronkak… azalduko dituzte. Denok batera argazkia atera eta ekitaldia behar bezala amaitzeko, txotxa eta pintxoak izango ditugu.
Datorren legealdiak herritarren legealdia izan behar du, udala herritarrengana hurbiltzea ezinbestekoa da. Hori dela eta herriko zenbait eremutan lanean dabiltzan pertsonekin osatu dugu gure zerrenda. Esperientzia eta gaztetasuna uztartu ditugu eta orain arte bakoitzak bere eremuetan agertu duen konpromisoa, udalean erakusteko ordua iritsi da. Guk herrigintzan sinesten dugu, udalak herritarren tresna izan behar du.
Zestoa denon artean hobetu nahi dugu, pertsonak eta ingurumena erdigunean jarriaz gure herria ezkerretik eraiki nahi dugu. Beste eredu bat posible da.
Zurekin ZESTOA gara. Bihar udaletxe azpian ikusiko gara!
Egin zaitez bazkide