Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak jardunaldiak egingo ditu urriaren 30ean, azaroaren 5ean eta azaroaren 20an
— 2020-10-18Krisi kapitalistak eta Covid-19aren testuinguruak ezaugarritzen du Urola Erdiko GKSren jaiotza. Gaur egungo krisi testuinguruan langile klasearen lan baldintzak okertu dira, langabezia tasak gora eginez eta langileoi ABEEak (ERTEak) aplikatuz, besteak beste. Begien bistakoa da horrek guztiak gazte langileon bizi ereduaren kaskartzea dakarrela. Gauzak horrela, gaurtik aurrera eskualde mailan zein bertako herrietan gazte problemaikak hartzen dituen forma partikularrei erantzuteko lan egingo dugu.
Gainera, egungo testuinguruak askatasun eta eskubideen urraketak normalizatzea eta naturalizatzea ahalbidetu du; esaterako, Biltzeko askatasuna murriztu eta kontrol soziala areagotu egin da. Halaber, errepresioari bide eman dioten indar polizialen presentzia handitu egin da eta biztanleria kontrolatzeko mugikorretako aplikazioak diseinatu dira.. Azkenik, gazteenganako kriminalizazioan gorakada nabarmena eman da.
Horren guztiaren aurrean, aipatutako egoerek burgesiaren klase interesei men egiten dietela azpimarratu nahi dugu, gai horiek problematizatzeko eta beren zentzu politikoa azalarazteko Urola Erdiko GKStik antolatu ditugun jardunaldi politikoetara gonbita luzatu nahi diogu eskualdeko pertsona orori.
Hitzaldi guztiak arratsaldeko 18:30ean izango dira eta jardunaldiei hasiera emateko tokia Azpeitiko Gaztetxea izango da. Bertan, gaur egungo krisi testuinguruaren aurrean antolakuntzaren beharraz hitz egingo da. Bigarren hitzaldia azaroaren 5ean Azkoitiko matadeixen izango da; bertan, kontrol sozialaren zentzu politikoaz hausnartuko dugu, bizi dugun egoeran aurrera eraman den kontrol sozialaren areagotzea kontuan edukiz. Azken eguna azaroaren 20an izango da, arratsaldean estatu burgesaren baitan indar errepresiboek duten paperaren inguruko hitzaldia izango da liburutegi azpiko lokalean. Ondoren, Zestoako Gaztetxean afaltzeko aukera egongo da eta egunarekin amaitzeko Ukabil eta Rodeoren kontzertuak egongo dira.
Egin zaitez bazkide