Urola Erdiko jardunaldi politikoetako azken hitzaldia eta kontzertuak bertan behera
— 2020-11-19Zestoan egitekoak ginen Urola Erdiko jardunaldi politikoen azken hitzaldia eta kontzertuak bertan behera uzteko beharrean ikusi gara,, aurrerago egiteko esperantzaz. Izan ere, hartu diren neurrietan mugitzeko askatasuna ukastu zaigunez, hizlaria ezin izango da hitzaldia ematera etorri. Horrez gain, afaria eta kontzertuak egiteko aukerarik ere ez dugu.
Oligarkia finantziarioak, politikari profersionalek eta enpresari handiek ezarritako salbuespen egoeraren aurkako salaketa kanpaina jarri genuen martxan GKS-tik, Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu! lemapean. Larunbat honetan arratsaldeko 18:30ean Azpeitiako plazatik abiatuko den manifestaziorako deia egiten dugu. Neurri diziplinario eta polizialak indargabetzea, osasun baliabide sozialak indartzea, eskubide zibil eta politikoak bermatzea eta langileriaren antolakuntza komunistaren beharra aldarrikatuko dira bertan. Beraz, azaroak 21 arratsaldeko 18.30ean Azpeitiko plazan ikusiko gara.
Egin zaitez bazkide