Apirilaren 8an Azkoitian izango dugu hitzordua. Bertan, ‘Faxismoa: arraza eta klase aldagaiak bere historian zehar’ hitzaldia izango da, 18:30ean hasita, Elkargunean. Apirilaren 10an, aldiz, Elkartasun Azoka egingo dugu Azkoitiko plazan, 12:00etatik 15:00etara. Apirilaren 15ean Zestoan izango dugu hitzordua. Bertan, Etxebizitza Sindikatuko kideen jarduna eta esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu hango kideen eskutik, 18:30ean hasita, Kultur Etxean. Hilaren 17an, aldiz, Elkartasun Azoka izango da Zestoako Plazan. Apirileko ekintzak Azpeitian bukatuko ditugu. Hilaren 22an hitzaldia eskainiko dugu. Bertan, oinarrizko produktuen biltegia eta urtebeteko ibilbidea izango dugu hizpide 18:30ean hasita. Lekua zehazteko dugu oraindik. Hilaren 24an, aldiz, Elkartasun Azoka egingo dugu plazan, 12:00etatik 15:00etara.
Hitzordu horiekin, hainbat gairen inguruan hausnartzeko aukera eskaintzeaz gain, oinarrizko produktuen biltegiaren proiektua herriratzea eta jendearengana iristea nahi dugu. Izan ere, laster beteko da urtebete biltegia martxan jarri zenetik, eta urtebeteren ostean lanean jarraitzen dugu, autoantolakuntzaz eta langile elkartasunez jenderen beharrei erantzun asmoz. Dakizuenez, denbora gutxiren buruan Azpeitian hasitakoa eskualdera zabaldu zen, eta gaur egun 140 boluntarioren partehartzearekin jarraitzen du aurrera, astero astero produktuen banaketak eta jasoketak eginez Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan. Ikusten ez den lan asko dago biltegiaren atzean, baina lan hori ez da aski jendearen beharrei erantzuteko, egungo egoera ez baita samurra. Horregatik nahi dugu jendearengana heldu, eta ekarpena egitera animatzea.
Hemendik herritarrak antolatutako hitzaldi eta azoketara animatu nahi ditugu.