Aire libreko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen
— 2021-08-16Asurtzu 2021 proiektua
Foru Aldundiko lanerako baimenak etorri dira eta orain gauzak ondo prestatzea tokatzen zaigu, irailean lanari gogor ekiteko. Lehenago Asurtzu-4 zonaldean egindako zundaketen estratigrafia berbegiratzen ari gara.
Estratigrafiaren sekuentzia oso garrantzitsua da aztarnategia ulertzeko. Estratigrafiak erakusten digu aztarnategian milaka urteetan egon den sedimentazioa, bai geologikoa eta baita antropikoa ere nolakoa izan den.
Estratigrafia hauen garapena oso ezberdina izan daiteke zundaketa bakoitzean eta garrantzitsua ezberdintasun horiek ikertzea.
Zonalde honetako zundaketetan gizakiaren eragina dagoen azalerak +/- 1,80 metroko sakonera dute, eta Mesolitoan, Neolitoan, metalen aroan eta gure aitonenĀ garaian metatu da. Sekuentzia bikaina!
Egin zaitez bazkide