Gaurko manifestazioa, bertan behera

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak gaurko deitua dugun manifestazioa bertan behera uzteko erabakia hartu du, egoerak baldintzaturik. Alabaina, eguneroko jardunekin eta ekimenekin lanean jarraituko dugu. Honela, biolentzia kapitalistaren aurpegi ezberdinak salatu eta aurre egiteko beharrezkoa den antolakuntza propio eta independentea gorpuztea, ekidin ezinezko eguneroko lana denaren kontzientzia zabaltzea eta horretara batzeko deia luzatzen dizuegu.

Era berean, burgesiaren ofentsiba ekonomikoaren eta politikoaren aurka, burgesiaren diktaduraren aurka Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean deitu dituen manifestazioei babes osoa adierazi eta bertaratzeko deia egiten dugu.

Biolentzia kapitalistari aurre egin!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide