Euskara sustatzeko ekintza berriak aztertuko ditu Euskara Foroak

Bihar, otsailaren 5ean, 17:00etan elkartuko da Euskara Foroa.

Aurreko batzordeari segida ematen, bertan zehaztutako helburuak lantzeko ekintza proposamenak aztertuko ditu Foroak.

Foroak egiten dituen bilera guztiak irekiak dira eta interesa eta euskararen alde lan egiteko gogoa duen oro dago parte hartzera gonbidatuta.

Bilera Alonderoko udal aretoan izango da eta, ondoren, 18:00etatik 19:30era ‘Zurrumurruen aurkako formakuntza’ ikastaroaren lehenengo saioa izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide