Errenta 2022
— 2023-03-31Euskararen aldeko beste urrats txiki bat
Iritsi da 2022ko errenta eta ondarea aitortzeko garaia.
Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik, eta horretan eragin nahi dute UEMAk eta udalek, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez.
Errenta euskaraz egiteko modu bat baino gehiago daude
Autolikidazio proposamena
Jasotako proposamena onartzerakoan telefonoz zein internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.
Mekanizatua
Hitzordua hartzerakoan adieraz ezazu Ogasunarekin harremanak euskara nahi dituzula.
Horrela eskatuz gero, Ogasunarekin harremana euskaraz izan dezakezu, bai aurrez aurre, eta bai telefonoz zein internet bidez ere.
Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria era euskaraz jaso dezakezu.
Internet bidezkoa
Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara hautatu.
Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, berariaz adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.
Beste modu batean egiten baduzu –finantza erakunde batean, esaterako–, euskaraz egiteko eska dezakezu.
Errenta 2022 kanpainak datak
Autolikidazio proposamena ikustea (2023/03/29tik aurrera)
Autolikidazio proposamena onartzea (2023/04/03tik aurrera)
Zerga informazioa Gipuzkoataritik eskuratzea (2023/03/14tik aurrera)
Zerga informazioa postaz bidaltzeko eskatzea (2023/03/14tik aurrera)
Egin zaitez bazkide