Euskara Foroa berriz ere martxan

Urriaren 5ean, osteguna, 17:00etan ikasturte honetarako lan ildoak zehaztuko ditugu.Aurreko ikasturtean egindakoari errepaso txiki bat egingo diogu: Zertan asmatu genuen? Zer hobeto behar dugu? Zeri ekin nahi diogu?

Foroko bilerak irekiak dira. Zure iritzia eman nahi badiguzu, ideiaren bat proposatu, kezka edo ametsen bat gurekin konpartitu bertaratu zaitez lasai. Eta, baten bat gonbidatu nahi baduzu, aurrera! Denak izango dira ongietorriak, salbuespenik gabe.

Bilera dinamikoa izango da. Eta, gehienez, ordu eta erdiko iraupena izango du.

(Argazkia 2023ko irailean Euskara Foroak antolatutako hausnarketa saiokoa da)

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide