Bilketa handia

Oinarrizko produktu eta elikagaien biltegiak urteko lehenengo bilketa handia egingo du martxoaren 14, 15 eta 16an. Eskualdeko hainbat supermerkaturen atarian izango gara egun horietan.

Lau urte daramatzagu lehengaien bilketan zein banaketan. Lan militanteari eta norbanakoen ekarpen ekonomikoei esker eusten diogu hasierako asmoari. Azken urteotan oinarrizko produktuen beharra larriagotu baino ez da egin, langileriaren sektore xumeenentzat. Inflazioa eta zerbitzuen murrizketek gogor kolpatu dute jende askoren egunerokoa, eta beraz, inoiz baino beharrezkoagoa zaigu antolatu eta elkartasuna praktikara eramatea. Herritarrei dei egiten diegu bilketan parte hartzera.

Bilketak martxoaren 14, 15 eta 16an:

· Azpeitia > Juan XXIII. Sanjuandegiko Eroski.
· Azkoitia > BM eta Eroski txikia.
· Zestoa > Gelasaga Kalea.

Ekarpen ekonomikoak egiteko:

· Kontu korrontea: ES65 3035 0020 5702 0008 5892
· Bizum zenbakia: 688 76 90 47




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide