Herri batzarra larunbatean

Herrira begira lanean ari gara, batzuetan isilago bada ere, eta egiten ari garenaren berri eman eta egiteko ditugunak herritarrekin partekatu eta eztabaidatzeko ABENDUAREN 14AN HERRI BATZARRA antolatu dugu. Badugu zer hitz egina, zer esana eta zer entzuna, eta helburu handiak buruan, pauso txiki bakoitza zestoarrokin eman nahi dugu, bestela ezin baita.
2023ko maiatzean sartu zen Udalean lantalde berria eta orain arte egindakoen berri ematetik harago, zestoarrokin mahai-gainean jarri nahi ditugu zenbait gai, elkarrekin lantzeko.
Batzarraren egitura:
 
– 10:00-11:00 Aurkezpenak
– 11:00-11:30 Mokadutxoa
– 11:30-12:30 Mahai-ingurua
Badaukagu gogoa eta lanik ez zaigu falta, akaso tarteka lan nekeza, baina lan ederra ere bai; eta zuekin, herritarrokin ederragoa, ziur. Zatozte, abenduaren 14an jubilatuen tabernan egingo dugun batzarrera.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide