Albisteak

[ARGAZKIAK] Pili Alkortaren erakusketaren inaugurazio ekitaldia egin zen atzo

Zabalik da Pili Alkortaren “Paisaiak eta erretratuak” margolan erakusketa. Atzo arratsaldean egin zen udaletxean inaugurazio ekitaldia. Mikel Arregi alkateak eskerrak eman zizkien erakusketa antolatzeko proposamena egin zuten Xabier Unanue, Miren Aristi eta Piliren anaia, Karlos Alkortari, erakusketa honek ezagutzen ez genuen margolariaren lana herriari ezagutzera emateko aukera eman duelako. Margolariak berak ere gogoan izan zituen eskerrak ematerako ordua alkatea, proposamena egin zutenak eta Fernando Arzallus ere. Baita erakusketa antolatu ahal izateko bere lanak Udalari utzi dizkioten partikularrak ere.

Jarraian, Ane Mendizabalek aurreskua egin zion Idiakaitz txistulari taldeko kideek lagunduta eta Aizpea Aristik “Izarren hautsa” kantua abestu zuen gitarraz lagunduta. Mokadutxoarekin eman zitzaion amaiera ekitaldiari.

Zabalik dago, beraz, erakusketa irailaren 4a bitarte. Egunero izango da margolanak ikusteko aukera, goizeko 12:00etatik 14:00ak bitartean eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Gaur egun aldatuta dauden paisaiak eta gurean ez dauden herritarren erretratuak ikusteko aukera eskaintzen du erakusketak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide