Albisteak

Grises taldeak agur esango du, 20 urteren ondoren

Grises talde zestoarrak hogei urteko ibilbideari bukaera ematea erabaki du. Atzo iluntzean eman zuten albistea, sare sozialetan argitaratutako ohar batean. 2023an taldearen azken bira egingo dute, eta bira hori Zestoan hasiko dute, Gure Bazterrak Fest jaialdian hain zuzen. Data gehiago aurrerago jakinaraziko dituztela diote, eta hitzordu horiek taldearentzat “bereziak” izan diren lekuetan izango direla azaldu dute.
“Gure bizitzako hogei urte sinestezinak: sei disko eta ehunka kontzertu hainbat kontinentetan, milioi bat esperientzia eta milaka amets beteta Grisesi esker. Jende asko ezagutu dugu eta esperientzia ahaztezinak bizi izan ditugu elkarrekin, izugarria izan da” adierazi dute musikagileek. Orain “abentura berriak” bizitzako garai dela gaineratu dute. Amaitzeko, eskerrak eman nahi izan dizkie zaleei “emandako guztiagatik”.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide