Albisteak

‘Bihotz salataria’ antzezlana ikusteko aukera izango da larunbatean Aizarnan

Iñaki Ziarrustsak ‘Bihotz salataria’ antzezlana eskainiko du datorren larunbatean, hilak 26,  Aizarnan. Arratsaldeko 18:30ean izango da hitzordua, Gurutze Santuan.

Hemen antzezlanaren sinopsia:

“Zoroaren argudioak, psikopatearen perfekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu ikaragarriena, zitalena…. babesbako agurea hiltzen dau, zatitu eta tarimearen azpian ezkutatu. Polizia ikertzera dator, ohiuren bat entzutean norbaitek abisua emon daualako. Hiltzaileak, bere zereginaren perfekzionismoaz harro, etxe barrura gonbidatu, dana ordenean dagoala erakutsi eta eurekaz batera jesartzen da lasai lasai solasean. Garaipena dastatzen daualarik, bere buru barruan, agurearen bihotz-taupak entzuten hasten da, hasikeran astiro astiro eta motel motelean, baina bere buruko burrunba hori gero eta ozenago egiten da, gero eta zoliago entzuten dauz taupadok, jasanezin bihurtu arte. Errealak edo imajinarioak diran taupada misteriotsu honeek bere onetik atara eta bere delitua aitortzera eroango dabe”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide