Albisteak
Eman daiteke izena GKSk hilaren 28an Bilbon egingo duen manifestaziora joateko autobusean
— 2023-01-18Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) manifestazioak egingo ditu hilaren 28an Bilbon eta Iruñean Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! lelopean. Bilboko manifestazioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da Jesusen Bihotza plazatik, eta bertara joateko autobuosak antolatu ditu gazte antolakundeak. Zestoan arratsaldeko 15:45ean izango da autobusa, eskola aurreko geralekuan. Autobusean joan behar dutenek aurrez izena eman beharko dute Mollergi tabernan.
“Kapitalismoaren krisi sakona bizitzen ari gara, baina guztiok ez ditugu modu berean sufritzen krisi horren ondorioak. Are gehiago, bankari eta enpresari handiak negozioa egiten ari dira testuinguru honetan” azaldu dute GKSko kideek. Horrez gain, “lan baldintza prekarioak, bizi ereduaren okertzea eta autoritarismoaren gorakada” nagusitzen ari direla nabarmendu dute. Mobilizazio batek “enpresarien erasoaldia” ez dutela geldituko diote, baina egun hori “gazteen arteko antolakuntza eta borrokarako grina hedatzeko” erabili behar dela azpimarratu dute.
Egin zaitez bazkide