Albisteak

Irulegiko indusketa gunera bisita gidatua antolatu du Udalak Aranzadirekin elkarlanean

Zestoako Udalak, Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean, uztailaren 29rako Irulegiko indusketa gunea eta eskua agertu zen tokia ezagutzera irteera antolatu du. Irulegiko indusketa guneko bisita Aranzadiko arkeologoekin egingo da eta bisitaz gain, Irulegiko jatetxe batean bazkaria ere antolatu da. Izen-ematea 50 euro izango da (garraioa, bisita gidatua eta bazkaria barne) eta Zestoako udaletxean egin beharko da. Autobusa bete artean apuntatu ahal izango da, autobusa lehenago betetze ez bada,  uztailak 21 izango da azken eguna eta zestoarrek izango dute lehentasuna. Lortzen den etekin ekonomiko guztia arkeologo gazteek ikertzen eta industen jarrai dezaten izango da.

Indusketa gunera edo eskua agertu zen tokira iristeko oinez mendian ordubete inguruko ibilbidea egin behar da eta beraz, oinetako eta arropa egokia eramatea gomendatzen da.

Irteera goizeko 9:00etan izango da Gurutzean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide