Albisteak
Otsailaren 22an Jubilatu eta Pentsiodunak sagardotegira irteera egingo dute
— 2024-01-17Otsailak 22an, Zestoa eta Aizarnazabalgo Jubilatu eta Pentsiodunak sagardotegira irteera egingo dute. Goizeko hamarretan elkartu eta Tolosan pasatuko dute goiza, ondoren Astigarragako Petritegi sagardotegira joango dira bazkaltzera. 14:30ean.
Ohiko sagardotegi menua dastatu ahal izango dute bertaratzen direnak: bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuleta zatitua, postrea eta kafea. 50 euroko prezioa izango du irteerak eta otsailak 18 arte egongo da izen ematea zabalik autobuserako plazak ez badira lehenago agortzen. Apuntatzeko 943 147 091 zenbakira deitu beharko da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide