Albisteak
69 dortsal zestoar Kobaz Koba Trailen
— 2024-02-09Kobaz Koba Trailren zortzigarren edizioaren xehetasunak iragarri dituzte gaur goizean, Zestoako pleno aretoan egindako prentsaurrekoan. Agiro elkarteko Mikel Irure, Zestoako alkatea, Mikel Arregi eta Araziko Juanjo Aranburuk eman dituzte azalpenak. Ekitaldia Arazi S.L.k eta Agiro Mendi Klubak antolatu dute, Zestoako Udalarekin elkarlanean eta 2024ko otsailaren 18rako dago programatuta.
Emakumezkoen eta zestoarren parte-hartzeak gora
Lasterketarako izen-emateak denbora errekorrean itxi ziren, parte hartzaile andana batekin. Distantzia laburrerako ibilbidekoak 13 minutu eskasetan ziurtatu zuten euren lekua eta ibilbide luzeko izen-emateak ordubetean agortu ziren. Antolatzaileek adierazi dute, pena handia izan dela izen-emate kopurua mugatu behar izatea, korrikalari asko kanpo geratu bai dira.
Guztira, 624 dortsal banatuko dira, horietatik 133 emakumeentzat izango dira, 2023ko edizioan baino 9 emakume gehiago. Zestoatik 69 pertsona dira parte hartuko dutenak, aurreko edizioan baino 17 dortsal gehiago. Horietatik 18 emakumezkoak dira eta bakarrak eman du izena ibilbide luzean.
Bestela, parte hartzaileak batez ere Euskal Herrikoak dira, Urola eskualdeko ordezkaritza handiarekin, 89 Azpeititik, 64 Zumaiatik, 60 Azkoititik, 44 Zarauztik, 14 Debatik, 12 Oriotik eta 6 Aizarnazabal bezalako herriak barne. Hala nola Donostiako 37, Gasteizko 8 eta Ermuko 12. Horiez gain, Espainiako beste eskualde batzuetako lasterkariak daude, baita Paristar bat ere.
Ibilbidean aldaketa txiki bat
Araziko bozeramaileak esan duenez, beste urteetako korrikalariek inkestatatan adierazi dutenez inguruaren edertasunak erakarrita etortzen dira froga honetara. Baita herritarrek frogan zehar egindako harreragatik.
Urtero lez, bi ibilbide egongo dira: Artzei (15K) eta Zaldei (26K). Urtetik urtera nahitaezko aldaketa txikiak egin behar izaten dira, eta aurtengoan 2 ibilbideei erasango dien aldaketa bat izango da. Lehen ez bezala Artzeiko 11km eta Zaldeien 15km-an gutxi gora behera, Aizarnan Katre baserria izan zenetik desbideratuko dira korrikalariak.
2024ko ibilbidea, hasi eta bukatu Zestoako Foruen plazan egingo dute. Bitartean, Ertxiña, Endoia eta Santa Engraziako tontorretara igoko dira hauen aldapen gogortasunarekin eta arnas unea izango dute Aizarnako haranean.
Agiro Taldeko Irurek esan duenez, lanean ari dira datorren edizioetara begira markage berri bat prestatzko non eta terreno pribatuak saihestuko diren. Modu horretara, Kobaz Koba ibilbidea urte osoan iraunkorra bihurtuko litzake.
Sariak eta eskertzak
Podiumera igotzea lortzen duten lehen emakume eta gizonarentzat, txapela, garaikurra eta bertako produktuen otar ederra izango dira sariak. Bigarren eta hirugarrenek, garaikurra eta otarra jasoko dute. Horretaz gain, guztiek 2025ean Kobaz Koba Trailen parte hartzeko gonbita ere izango dute. Lehen Zestoarrek ere saria izango dute.
Sariak banatzean Mikela Diaz Aranberri egongo da presente, frogari hasiera ematen bezala. 8 urte hauetan Kobaz Koban pertsonaia mitologikoa interpretatu du eta aurtengoan ere eguna girotzen ez da faltako .
Bestalde, bai Agirok, bai Arazik eta baita Udalak ere esker on berezia eman nahi izan diete egunean bertan lanean arituko diren pertsona boluntarioei. Laguntzaile eta babesle guztiak ere eskertu dituzte.
Prentsaurrekoaren Amaieran, Alkateak hitzartzea egin du. Kobaz koba, kirol froga izatetik haratago, herriaren ondare arkeologikoa mahai gainean jartzen duela goraipatu du. Eta baserritarren “eskuzabaltasuna” nabarmendu du, izan ere haien babesik gabe ezingo litzake froga aurrera eraman. Azkenik, Irurek aurretik esandakoak indartuz inguruarekin errespetuz jokatzeko eskatu du: “Gizartea abiadura handian doa, baino naturak ez du erritmo bera, eta norbaitek errespetua behar badu natura izango litzake” esanez.
Eguneko programa eta korrikalarientzako informazioa
Ordutegiak:
· 9:00etan Zaldei (26K) ibilbidearen irteera Zestoako Foruen plazatik.
· 9:45etan Artzei (15K) ibilbidearen irteera Zestoako Foruen plazatik.
· 10:30ak aldera: lehen korrikalariak iristen hasiko dira.
· Iristerakoan, korrikalariei bertako produktuen hamaiketakoa eskainiko zaie kiroldegian.
· 13:45 Sari banaketa Zestoako Foruen plazan egingo da 13:45ean, lasterketaren ondoren.
Dortsalak:
· Egunean bertan kiroldegian jasoko dira, aldez aurretik Turismo bulegoan.
Korrikalarientzako informazioa:
· Arropa zaindegia eta dutxak Zestoako kiroldegian aurkituko dituzte, bertara sartu aurretik, hanketako lokatza kentzeko mangerak erabili beharko dituzte.
Egin zaitez bazkide