Albisteak

“Zestoan gizonek zer? E(g/k)iteko aukerak badaude” tailerra antolatu du Portalek

Zestoan gizonek zer? Gizontasunaz, egiteko eta ekiteko aukerez hitz egiteko tailerra antolatu du Portale Kultur Elkarteak. Antolatzaileen hitzetan, “Indarkeria matxistaren aurpegi ezberdinak plazaratzearekin batera, horren gaineko ardura eta erantzukizunak ere ipini dira erdigunean eta, horrek erresistentziak ekarri ditu.” Baina hala eta guztiz ere, “Zer egin eta nola jokatu ez jakitea ez da aitzakia nahikoa aurrera pausorik ez emateko”.  Horregatik horren inguruko lanketa egiteaz gain, botere eta indarkeriaren irakurketa egitera ere animatu nahi dituzte herriko gizonezkoak. Izan ere saioak ez dira mistoak izango, bakarrik gizonentzat dira.

Ikastaroak bi saio izango ditu, lehenengoa martxoaren 7an eta bigarrena martxoaren 14an, biak 18:00etik 20:00etara Alondero aretoan. Parte hartu nahi dutenek, portalekulturelkartea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute martxoaren 5a baino lehen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide