Albisteak
“Liburuaren egunak” ekimenaren baitan hainbat ekintza izango dira aste honetan zehar
— 2024-04-15Asteazkenean, “80 amandre” helduentzako ipuin-kontaketa izango da, Dorleta Kortazarren eskutik, 19:00etan kultur etxean, eta larunbatean, berriz, Amaia Egidazurekin ipuin kontaketa HH3 eta HH5 maila bitarteko umeentzat goizeko 11:00etan kiroldegian.
Datorren astean ere izango da zertan gozatua, asteartean, “Kontaidazu ipuin bat” saioa izango da arratsaldeko 17:30ean liburutegian HHko haurrentzat, eta igandean “Zestoa zestoarren hitzetan” literatur ibilbidea, 10:30ean liburutegitik abiatuta.
Apirilan 23an da Liburuan Nazioarteko Eguna eta horren baitan antolatu ditu liburutegiak ekintza guzti hauek Euskara, Kultura eta Gazteria sailekin elkarlanean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide