Albisteak

[ARGAZKIAK] Jon Mendia aurten ere garaile Ondarbaso igoeran

37. edizio honetan ere azken urteetako irabazle bera izan da gaurkoan ere, Jon Mendia, 11 minutu eta 33 segundoko denborarekin. Azpeititik etorri den Oier Ibarguren gonbidatu bereziak 18 segundo gutxiago behar izan ditu. San Bizente baserri barean hartutako denboran Mendiak hobeto zihoala ematen bazuen ere, bigarren zatian aldea handitu du Ibargurenek.

2016an Jon Agirre txirrindulariak jarritako 11 minutu eta 15 segundoko errekorra hobetu zuen 2022an Jon Mendiak segundo bategatik 35. Ondarbaso igoeran bere denbora onena 23 segundoz hobetuta. Mendiaren 11 minutu eta 14 segundoko errekorra dago beraz gaur gaurkoz Ondarbason eta Oier Ibarguren gonbidatuak 11 minutu eta 15 segundo behar izan ditu gaur helmugara iristen.

(Parte hartzaile guztien denborak argazkian)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide