Albisteak
Beñat Benantxio IV. Ibildaldi Neurtua egingo da urriaren 5ean Aizarnan
— 2024-09-12IV. Beñat Benantxio ibilaldi neurtua antolatu dute datorren urriaren 5erako. 2016an egin zuten lehen aldiz Benantxio Irureta aizarnarra eta Beñat Arrue azpeitiarraren omenezko egitasmoa. Zestoako Udalak, Agiro Mendi Elkarteak eta Aizarnako Herri Elkarteak elkarlanean antolatzen dute martxa.
Bi ibilbide izango dira: motza eta luzea. Ibilbide luzeak 25 kilometrotako luzera izango du, eta, motzak, 10,4 kilometrotakoa. Ibilbide luzea egin behar dutenak goizeko 7:30etatik 8:00ak bitartean irtengo dira plazatik, eta motzekoak, 9:00etatik 9:30ak bitartean. Ibilaldian parte hartzeko izen ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean, 15 euroren truke. Mendi martxaren ondoren, bazkari herrikoia izango da plazan.
Bideak garbitzeko auzolan deia
Irailaren 21ean antolatzaileek garbiketa jardunaldira deitu dute, ekitaldirako beharrezkoak diren bide batzuk garbitzeko. Hitzordua, goizeko 09:00etan, Aizarnako plazan, izango da eta herritarrei eta parte-hartzaileei laguntzeko deia egiten zaie.
Bertaratutakoei garbiketa-tresnak eramateko eskatu zaie, hala nola sasi-garbitzeko makinak eta motozerrak, bideak egokitzeko lanak egiteko. Garbiketa hori funtsezkoa da martxa ustekaberik gabe eta ingurune seguru batean egingo dela bermatzeko.
Egin zaitez bazkide