Albisteak

Munich-eko maratoia egin dute sei zestoarrek

Atzo Munichen egin zen maratoian parte hartu zuten Dani Mayo, Garikoitz Tabasco, Pedro Cabanillas, Mikel jauregi, Gorka Errezil eta Aritz Elustondo zestoarrek. Parte hartu bakarrik ez, izan ere, 43. postuan sailkatu zen Aritz Elustondo. Guztira 2 ordu eta 48 minutu behar izan zituen 42, 195 kilometroko ibilbidea egiteko. Sei minutu gehiago behar izan zituen Garikoitz Tabascok. Pedro Cabanillasek 60 urterekin egin du maratoia, bere zortzigarren maratoia izan da eta gehiago egiten jarraitzeko esperantza du oraindik.

Duela 18 urte inguru hasi zen taldea maratoiak prestatzen. Madrilen egin zuten aurrenekoa eta ordutik Berlinen, Amsterdamen, Dublinen eta ,azken honetan, Munichen egin dituzte maratoiak. Pandemiak etena eragin zien arren, bi urtetik behin egiteko helburuarekin hasi ziren.

Atzo, igandez, eguraldi petral xamarra izan zutela aitortu digute korrikalariek, baina gustura agertu dira egindako denbora eta sentsazioekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide