Albisteak

[ARGAZKIAK] Indartsu hasi dute emakumeek goiza martxoaren 8 honetan

Dozena bat lagunetik gora atera da Bargazten deiari jarraiki Santa Engrazirako mendi irteeran eta beste horrenbeste edo gehiago ziren Arroa Beheko Talde Feministak deituta pankarten tailerrean eta kafe tertulian, gosari ederra eginez.

Indarrak hartuta, eguerdian, zarata ateratzea zen helburua, ongi landutako mezuak ozenki aireratuz. Herrian itzulitxoa egin da Zestoan eta Arroabean berriz korroan elkartuta atera dute zarata.

Orain berriro ere indarrak hartzea tokatzen da. Arratsaldeko egitaraua:

-14:00etan, bi bazkari aukeran; bazkari komunala Zestoako plazan eta beste bazkaria Arroako Ederki elkartean.

-Bazkalondoren, Donostian 18:00etan hasiko den manifestaziora irteera Arroatik edo Emakumeok kantari, film emanaldia eta ekitaldirako dantza ikastaroa.

-19:00etan Manifa eta ekitaldia Zestoan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide