11:00etan Meza Nagusia 12:00etan Itziarko dantza taldea. Ondoren Iago Magoa. Guztia Jagoba eta Maddalen trikitilariak alaiturik. 14:00etan Auzo bazkaria 17:30ean Herri-kirolak. Haritz eta Jon harrijasotzaileak.Hodei eta Ioriz aizkolariak. Karmele txinga eta ingurarekin 19:00etan Lopene zezenak
11:OOetan artisau postuen irekiera. Zestoako txistulariak. 12:30ean haurrentzako tailerrak: tazen margoketa eta marrazki erakusketa. 14:00etan txahal errea eta sagardoa txotxetik. 17:00 Zestoako IX. trikitilari gazteen txapelketa. Ondoren, kantu poteoa. Eguerdira arte talo postua egongo da. Egun guztian zehar aulki artistikoen erakusketa Aranburu jatetxeko aparkalekuan.
Aek, Danbolin, Bertso eskola eta Txoko feministak antolatuta, "Hau ez da kasualitatea" bertso saio musikatua arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara arkupetan.
Jagoba Astiazaran musikariarekin batera, euskal kantu tailerra antolatu du Portale Kultur Elkarteak. Guztira, lau saio izango dira: atzo izan zen aurrena, 23an, 30ean eta ekainaren 6an izango dira beste hiru saioak arratsaldeko 19:00etatik 20:30era. Eta ikastaroari amaiera emateko ekainaren 14rako zuzeneko musikaz lagundutako kantu afaria antolatu da. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 5a baino lehen...
Aurtengo ZAA! 2019 berrikuntzekin dator. Ekainaren 24tik 30era bitartean, Zestoako herritarrek lau antzezlan desberdinez gozatzeko aukera izango dute. Honetaz gain, euskal arte eszenikoen munduan murgildurik dauden hainbat profesionalekin mahai inguru bat antolatuko da, antzezlanen ostean antzerki foruak antolatuko dira eta doako antzerki klase bat eskainiko da herritar orok parte hartu dezan.