Martxoa 2024
— 2024-04-11Irakurri 258. aldizkaria hemen
Egun guztiak zehar arituko dira, Andoni Egaña eta Maialen Arzallus bertsolariekin.
Goizeko 09:00etan, Etorrako bailaratik hasiko dira goizez eta bazkal aurretik, kaleetan ibiliko da Zestoako santa eskeko taldea. Bazkal ondoren Akoako bailaratik hasiko dira eta eguna bukatzeko tabernak pasako dituzte. Bildutako dirua Odol Emaileentzat izango da. Koplari lanetan Aitor Salegi, Danel Olano, Unai Sarasua eta Gorka Olaizola ibiliko dira eta Leire Uranga eta Nerea Lopetegi trikitilari.
(1-2.zikloak). 17:00-18:00 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan (688 684 029).
17:00etan Kultur Etxetik aterata, San Juan egoitzara joango dira musika eskolakoak kaldereroz jantzita. Ondoren, kalejira egingo dute.
Izen-ematea zabalik dago eskola ondoko iragarki taulan. Azken eguna otsailaren 25a. Bi talde osatzen badura, bigarrengo taldearen tailerra martxoaren 6an izango da, 17:00etatik 19:00etara. Umeak ekarri beharrekoak: amantala eta tupper bat (prestutakoak etxera eramateko).