22:00etan 'Erradikalak ginen' emanaldia egingo da Joxe Migelen plazan. Ekintza hau M8aren harira egitekoa zen, baina konfinamendua zela eta bertan behera utzi behar izan zen, orain ere, Arroako Talde Feministak antolatuko du.
Egun osoko ikastaroa. 65 euro bazkaria barne. Goizeko 10:00etatik 19:00etara. Parte hartzeko izena eman behar da; 609 861 703 edo sara@saraletamendia.eus
19:00etan bertso musikatua. Eli Pagola, Beñat Gaztelumendi, Amaia Iturriotz eta Jokin Bergara. Gai-jartzailea: Maddi Gallastegi Musikariak: Garikoitz Otamendi (biolina) eta Araitz Bizkai (gitarra)
Zestoako erdigunean ibilbide historikoa egingo da San Ignazioren garaiko ondarea eta Santuari dauden erreferentzia zuzenak nabarmenduz. Lili jauregiko bisita antzeztuan ere parte hartuko da. Ibilbidea 11:00etan hasiko da Zestoako udaletxetik.
Igandetako Txarangaren emanaldia izango da arratsaldeko 19:30ean, Udaletxe azpiko arkupetan. Herrian antolatzen ari diren gainontzeko ikuskizunetan bezala, segurtasun neurri guztiak bete ahal izateko ingurua hesiekin mugatuko da, saioa eserita entzun beharko da eta ezinbestekoa izango da musukoa jantzita izatea.
Datorren asteartean, uztailak 28, Josu Albero biologo eta mikrobiologian adituaren hitzaldia Alonderoko Udal Aretoan (liburutegi azpian). Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa. Oharra: Aretoan jarrita egongo diren aulkiak ez mugitzea eta norberak bere musukoa ematea eskatzen da.