Datorren asteartean, uztailak 28, Josu Albero biologo eta mikrobiologian adituaren hitzaldia Alonderoko Udal Aretoan (liburutegi azpian). Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa. Oharra: Aretoan jarrita egongo diren aulkiak ez mugitzea eta norberak bere musukoa ematea eskatzen da.
Abuztuak 7, ostirala, profesionalen arteko pilota partida, kiroldegian. 21:15etan hasiko da jaialdia. -ARTEAGA II - URRETABIZKAIA II / EGIGUREN V - EROSTARBE -ALTUNA III - IMAZ / BENGOETXEA VI - MARTIJA
Ezaguna dugu zestoarron Julen Alonso, hemengo musika eskolako irakasle dugu-eta. Urte luzez Euskal Herriko trikiti txapelketetan parte hartu du eta 18 txapel irabazi eta gero, "Sutan dantzan" bilduma kaleratu zuen duela bi urte. Parte-hartzaileak: Julen Alonso (trikitia, ahotsa), Eneritz Aulestia, (panderoa, ahotsa), Joanes Ederra (baxua), Ander Ederra (gitarra), Iker Telleria (perkusioa), Oinkari taldeko dantzariak.
"Nire izena Apaxi da, eta euskalduna, mendizalea eta mutil alaia izateaz gain, ipuin-kontalaria ere banaiz". Ikuskizuna 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosak proiektu berria aurkeztuko digute. Tradizioa eta modernitatea batzen dituzte proposamen honetan. Folklorea, jazza eta musika klasikoaren ekidistantzia neurtu bat mantenduz, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako folklorearen erritmo eta melodiak, jazzaren askatasuna eta musika klasikoaren prozesu konposatzaileak fusionatzen dituzte. Horretarako Gorka Hermosak konposaturiko errepertorioa joko dute. Bi artista handi hauek euren...
Manez eta Kobreak taldeak, Kalakan taldekopartaide izandako Thierry Biscary gidari duela, barne-barneko musika eskaintzen du, familia, auzokide eta ezagunen bizipenak, eta poetez eta bertsolariz jositako elezaharrak eta pasadizoak. Beren metalekin parte hartzen duten musikariek, jotzeaz gain kantatu ere egiten dute. Tradizioa eta freskotasuna, txistu egitearen antzeko soinu ederrak. Emanaldi poetikoa, sentimenduz betea, errealitatea eta fikzioa...
Magia Borras kaxa batek sortu zion magia jolasetarako afizioa Iago Azkueri. Zazpi urte-edo zituen aztikeriaren atzaparrek harrapatu zutenean, eta, ordutik, ikusezinaren eta begi-bistakoaren amildegian dabil jolasean, magiaren mundu txundigarri bezain zabalean (Hitza 2017/10/06).
Zestoako bainuetxea eta ur termalak izango bisita gidatu honen protagonista. Gipuzkoako bainuetxedun herri bakarraren distira eta oraina gogoratuko dira.
Grises talde zestoarra bueltan da. Geldialdi baten ostean indarberituta datoz zortzi abestiko "Talisman" lan berriarekin. Uda ostean kaleratuko den seigarren disko honetan egitura klasiko eta elektronikoa garbiena alde batera utzita orain arte landu gabeko soinuak bilatu nahi izan dituzte, iraganeko formulak ez errepikatzeko eta erritmo indartsu, fresko eta sendoak lehenesteko. 2021. urtean gainera "El hombre...
Igandetako Txarangaren emanaldia izango da arratsaldeko 19:30ean, Udaletxe azpiko arkupetan. Herrian antolatzen ari diren gainontzeko ikuskizunetan bezala, segurtasun neurri guztiak bete ahal izateko ingurua hesiekin mugatuko da, saioa eserita entzun beharko da eta ezinbestekoa izango da musukoa jantzita izatea.
2019an Zestoan sortutako taldea da "Ezpalak" eta Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasainek eta Bulego-ko Xabi Arrietak osatuta dago. 2020ko neguan aterako da beraien bigarren diskoa eta bertan Fuzz soinuak, psikodelia, punk-a edo pop doinuak aurkitu ahal izango dira, besteak beste. Nahiz eta 90. hamarkadako taldeen eragina nabarmena...