Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Aitor Zabala zestoarrak gizonezkoen Zestoako taldea gidatuko du datorren denboraldian. Iragan denboraldian bigarren entrenatzaile lanetan aritu zen Zabala eta aurten taldearen ardura hartuko du.
Klubeko zuzendaritzak eskaini dio entrenatzaile izateko aukera Zabalari: “Zuzendaritzak egin zidan proposamena eta egia esan poza eman zidan, oso gustura nago eta gogo handiz egingo diot erronka honi aurre” azaldu du. Aurten, pandemia dela eta, taldeak partidarik jokatzeko aukerarik ez duela izan adierazi du Zabalak baina datorren denboraldiari begira ilusioz agertu da, “ia datorren urtean denboraldi polit bat egiteko gai garen” aipatu du.