Albisteak

Aizarnako eta Arroako haurrek proposamenak egin dizkiete Udal ordezkariei

Gaur goizean Aizarnako eta Arroako eskolako haurrak Zestoako Udalean izan dira. Eskola horietako haurrek udalbatzar berezian parte hartu dute eta ekitatea eta klima aldaketaren inguruan proposamenak egin dizkiete Josetxo Mendizabal alkateari eta Izaskun LarraƱaga ingurumen teknikariari.

Arroako eskolako haurrek lau proposamen egin dizkiete Udaleko ordezkariei, eta Aizarnako eskolakoek beste lau. Proposamenak egiteaz gain, konpromisoak ere hartu dituzte haurrek.

Arroako Eskolako haurren proposamenak eta konpromisoak:

  • Bidegorria Zumaiatik Zumarragaraino egiteko pausuak ematen jarraitzea. Konpromisoa: Arroatik kotxean atera behar dugunean, kotxea betetzen/partekatzen saiatuko gara.
  • Arroabean bizikleta eta patineteentzako aparkaleku gehiago ipintzeko eskatzen dugu. Konpromisoa: oinez, bizikletan eta patinetean mugitzen saiatuko gara.
  • Arroan dauden zerbitzuak erabiltzen dituen jende kopurua handitzeko kanpainak egitea eskatzen dugu eta zerbitzu berriak ipintzeko ahalegina eskatzen diogu Udalari. Konpromisoa: Arroan dauden dendetan egingo ditugu erosketak.
  • Bertako eta garaiko produktuak erostearen onurak nabarmentzea eskatzen dugu. Konpromisoa: erosketak egiterakoan bertako eta sasoiko produktuak aurkitzen ahalegindu.

Aizarnako Eskolako haurren proposamenak eta konpromisoak:

  • Taxi zerbitzua erabiltzaile gehiagorengana zabaldu eta garraio publikoa sustatu. Konpromisoa: zerbitzu publikoak erabiltzen saiatuko gara.
  • Bide babestu bat jartzea eskolara gurasoen laguntzarik gabe joateko. Konpromisoa: bide babestu horietatik ibiltzea.
  • Hamabostean behin edo Aizarnan azoka egitea. Konpromisoa: azokan erosketak egiten saiatuko gara.
  • Aizarnako parkean txakurrak debekatuta daudela jartzen duen kartela jartzea. Konpromisoa: gure txakurrak parketik kanpo ibiliko ditugu.

Udalbatzar berezia amaitzean hamaiketakoa egin dute haur guztiek batera.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide