Albisteak

Aizarnako parrokia eta Santa Engrazia ermita ezagutzeko bisita gidatua izango da igandean

Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailak antolatuta, Aizarnako parrokia eta Santa Engrazia ermita ezagutzeko bisita gidatua izango da datorren igandean. Saioa goizeko 10:00etan hasiko da, Aizarnako plazan eta Bizente Davila zestoarrak egingo ditu gidari lanak.

Parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute 943 15 18 78 telefono zenbakira deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita. Saioa doakoa izango da.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide