Albisteak

Amalda III kobazuloan Euskal Herriko azken neanderthalen zantzuak aurkitzeko lanak hasiko dituzte

Joseba Rios Garaizar arkeologoa ari da ikerketa prestatzen Berria egunkariaren arabera. Bere esanetan, “Amalda I kobazuloa ongi aztertuta dago, baina hango estratigrafia nahastuta dago. Amalda III leizean, ordea, askoz hobeto dago, inork ez duelako ukitu. Horregatik nahi dugu han azken neanderthalen zantzu horiek aurkitu”.

Hipotesi batekin ari dira lan egiten: neanderthalak Amaldan bizi zirenetik 100-200 urtera galdu ziren Euskal Herrian. Ondoren, beste neanderthal batzuk heldu ziren, Akitaniatik. Horiek teknologia ezberdina zuten, Chatelperron aldikoa, eta Aranbaltza kobazuloan (Barrika, Bizkaia) ari dira aztertzen horien zantzuak. «Berez, horiek lirateke Euskal Herriko azken neanderthalak, baina beste kultura bat dute. Haatik, hemen milaka urtez egon zen kultura Amaldan desagertu zen».

Beste zientzialari talde batzuk genetika aztertzen ari dira, eta badira orduko klima aldaketa ikertzen ari diren beste batzuk. Ez da ikerketa erosoa izango, oso zaila delako Amalda III kobazulora heltzea 30 metroko pareta bertikal bat pasa behar da, eta hara ezin du edonork igo. Kobazuloa txikia da, eta halakoetan, aztarnak «kontzentratu» egiten dira.

Irakurri albistea osorik helbide honetan:

https://www.berria.eus/paperekoa/1954/038/001/2019-09-13/azken-euskal-neanderthalen-dnaren-bila.htm?fbclid=IwAR0keX6jhIryAUnXaYdERDtdC0lPGnr4siidXleCslY2yrkZMYNbzUDLMK4

 

argazkia: Joseba Rios




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide