Albisteak

Antxieta taldeko kideak Aizarnako Atsoagureta egindako miaketa lanen berri eman digute

Antxieta Arkeologi taldeko kideek beraien lan egiteko moduaz jardun digute. Aizarnako Atsoagureta kobazuloa miatzen ari dira eta lau bisita egin dituzten jada.
Lizasota Txiki baserriko Fidel Goenagaren bitartez jakin zuten haren aitonak orain dela 80 urte inguru zulo bat itxi zuela mendian. Antxieta taldeko kideak berarekin elkartu eta ingurura gerturatu ziren. Zuloa aurkitu, neurtu eta itxitura diseinatzearekin batera baimenak eskatu zituzten.
Bigarren kolpean tramankulu guztiak hartuta joan ziren mendira. Ordu batzuk harriak kentzen pasa ondoren lortu zuten zuloa. Antxietako kideen esanetan “lehengo baserritarrek bikain zekiten harriak bobeda moduan ipinita leize zuloak ixten, guk baino sasoi hobeagoa ere izango zuten”.
Hirugarren kolpean sare galbanizatua kobara eramaten nahiko lan izan zutela aitortu digute. “Sherpa” lanak egin ondoren irekitako koba zuloa ixtea lortu zuten. Antxietakoen esanetan, itxitura hau oso garrantzitsua da, bai mendian ibiltzen den jende edo animaliak babesteko eta baita ikerketa lanak egiten ari direnean beraien lana babesteko ere.

 

Laugarren bisita oso berezia izan zen. Azkenean kobazulora sartuko baitziren eta zer aurkituko zuten kuriositate handia zeukaten. Begirada ari bat eman ondoren kobazulo bikain baten aurrean zeudela konturatu ziren. Azterketa sakonago bat egitekoak dira aurrerago, ziur baitaude sorpresa ederrez betea dagoela Atsotagure kobazuloa ere.
 



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide