Irailak 26: Hizkuntzen Europako Eguna

Europako Parlamentuak hainbat gomendio eman zituen etorriberrien jatorrizko hizkuntzez (2009/04/02). Gomendioak izanda, estatuek ez daude betetzera derrigortuta.

Kulturartekotasuna zabaldu eta landu nahi dugunok ezagutu beharko genituzke, eta horietaz hausnartu:

  • 8. artikuluak estatu kideetako gobernuei eskatzen die legezko etorkinen seme-alaben hezkuntza berma dezatela, harrera-estatuko hizkuntza ofizialen ikaskuntza ez ezik, haur horien jatorrizko herrialdeko hizkuntzen eta kulturen sustapena ere barne dela;
  • 10. artikuluak dio eleaniztasuna kontserbatu eta sustatzeak eskola-programa guztien nahitaezko parte izan behar duela; azpimarratzen du hizkuntzen ikaskuntza eskolaurreko etapatik sustatu beharko litzatekeela, etorkinak barneratzen laguntzeko; bere ustez, beren beregi aitortu behar zaie estatu kideei ama-hizkuntza ikasketa-planetan txertatzeko aukera, bai eta horren irakaskuntza ere;
  • 16. artikuluak proposatzen du legezko etorkinek laguntza finantzario eta administratibo handiagoa izan behar dutela beren ama-hizkuntza ulertzen duten langile kualifikatuek emandako hizkuntza-ikastaroak egiteko.
  • 17. artikuluak azpimarratu du garrantzitsua dela etorkinen seme-alabek beren ama-hizkuntza eta bizi diren herrialdekoak ikastea, eta irakurketa- eta idazketa-gaitasunak ahalik eta azkarren bereganatzea eskolaurreko etapatik;
  • 18. artikuluak ikasketa-planetan etorkinen ama-hizkuntzan irakastorduak sartzea garrantzitsua dela onartzen du, haien kultura-ondarea zaintzeko.

‘Egin zaidazu bisita’ 2009an, Oreretan, egindako bideoklipa:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide