Albisteak

[ARGAZKIAK] Atzo hasi ziren Santakutz jaiak Ibañarrietan ospakizunak gaur jarraitzen du

Onintza Enbeitia eta Sustrai Colina izan ziren atzo Ekain sagardotegian bertsotan. Ibañarrietako festei, bertso afari batekin eman zioten hasiera eta giro aparta nagusitu zen. Gaur festak jarraitzen du:

Maiatzak 5, igandea

12:00 Meza ordezkoa Santo Kristo ermitan.
12:30 Zapo jokoa
17:00 Iago Magoaren emanaldia.
18:30 Herri Kirolak:
Harriarekin:
– Jon Unanue (Goenatxo III)
– Xabier Aramburu (Guzta)
Aizkolariak:
– Mikel Larrañaga
– Eneko Otaño




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide