Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Goizeko azokaren ondoren, arratsaldean ere ez zuen giroak kale egin. Arratsaldean haurrek gozatua hartu zuten buru haundiekin. Auzoan bertan, eskulanetako taldeak zaharberritu ditu betidanik bertakoak izan diren buru haundiak. Arratsaldeko zazpiak aldera, hauek jaso eta Izer eta Alabierrekin dantza saio ederrak egin zituzten gaztetxoenek. Ondoren, tripa betetzeko ordua; bazen zer jan frontoian. Eta amaitzeko, gogotsu jarraitzen zutenentzat, berriro ere erromeria. Txikitasunetik gutxi aurtengoan ere egunak!