Albisteak

[ARGAZKIAK] “Vamos al fronton” abestiari buruz zer dakigu?

Atzo, bi urtetako etenaren ondoren Zoroperi egunean horren gustora kalejiran dantzatzen den “Vamos al fronton” dantzatzeko aukera izan genuen.

Abesti horren arrastoa atera nahian ibili gara. Zestoan nahiko argi dago iraetarrei egindako kopia bat dela. Urteak dira Iraetan santainesetan pilota txapelketako finalean kantu hau entzuten dela. Elkarte paretik txarangaren atzetik sartzen dira pilotariak frontoira. Zestoan ere, badirudi, Zoroperi egunean taberna, elkarte eta kaleetatik jendea kiroldegiko jaialdira eramateko taktika bat izan dela. Baina Zestoan noiztik egiten da? Badirudi 2009an erdi inprobisatuta egin zela aurreneko aldiz eta oso oker ez bagaude, 2010etik aurrera jada programan ere sartu egiten da.

Zer dakigu kantu horren inguruan? Jagoba Astiazaranen bitartez, Jose Ignazio Ansorena Piterrekin jarri gara harremanetan. Honen arabera kantu popular bat da, Eresbilen begiratuta, ematen duenez, gerra garaietan, 1937.ean, ezaguna zen abesti hau Bilbo inguruetan, Julián Alegría horrek argitara eman zuelako koaderno batzuetan. Berea ala beste inorena den? Bilboko iñauterietarako inork sortua izan ote litekeen 1920eko hamarkadetan? hori ez dakigu. Piterren arabera, gerra ondorengo urteetan oso famatu zen eta bere ustez lehenik grabatu zutenak Los Bocheros izan ziren.

Zestoako txarangak “Markinako pilotariak” bezala ezagutzen duen partitura dauka. Hori ere izan daiteke piska bat ikerketan jarraitzeko. Interneten beste hau ere aurkitu dugu letrak zer dioen hobeto jakiteko:

Vamos al fronton (bis)

que los pelotaris en la cancha estan.
Ya van a empezar con el cara y cruz

por ver si le toca al rojo o al azul.
Cuando veo a Marduras preparado

el sacar la pelota o al restar,
yo no cambio mi asiento numerado

por el trono del rey o del sutan
Esta es mi ilusion ver a un jugador

sacar la pelota con diestra y valor.
A los del Bilbao nos gusta tambien ver

a un pelotari cuando juega bien.

 

 

 

 

 

Kontuak kontu, bi urteko kalearen ondoren, aurten dantza eta salto ederrak egiteko aukera izan da. Hemen atzoko argazkiak

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide