Albisteak

[ARGAZKIAK] Zestoako Pentsiodunen Mugimemduak eta Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak elkarretaratze jendetsua egin zuten Maiatzaren Lehenean

Zestoako Pentsiodunen Mugimendiak eta Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuten atzo, Langilearen Nazioarteko Egunean. Herritar ugarik egin zuten bat deialdiarekin. Bi panktarten atzean bildu ziren, Historia iraultzailetik prozesu sozialistara zioen batek eta Pentsio, osasungintza eta zaintza publiko eta duinak, besteak.

Elkarretaratzearen amaieran Kontseiluko kide batek hartu zuen hitza aurrena. Langileak egoera “latz” batean daudela salatu zuen: “Pandemian azken urte luzeetatik hona martxan zegoen krisialdi ekonomikoa eta honek berarekin dakarren proletarazizazio prozesua bizkortu ditu, eta gaixotasunaren aitzakipean proletalgoaren bizi baldintzat modernizatu ditu bankari eta enpresari handiez osaturiko oligarkia internazionalak”. Egoera honetan “antolakuntza komunista indartzearen” beharra azpimarratu zuen.

Kontzentrazioari amaiera emateko, Zestoako Pentsiodunen Mugimendiko kide batek hartu zuen hitza: “Jasaten ari garen egoera bidegabe honi aurre egiteko bat egiten dugu bizitza duin eta berdintsuago bat aldarrikatzen duten herriko mugimenduekin” azaldu zuen. Pentsio duin eta zaintza sistema publiko baten aldeko aldarria egin zuen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide