Albisteak

Arroagoiko bertso afarirako sarrerak agortu dira baina DJ Patxen saiorako ateak zabalik izango dira

Bihar, ostirala, urriak 23, bertso afaria egingo dute Arroagoian, Aitor Mendiluze eta Aratz Igartzabal bertsolariekin. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, afarirako sarrera guztiak agortu dira.

Afaria 21:30ean hasiko da, eta bertsoen ondoren, DJ Patxek hartuko du lekukoa, gauari musikarekin jarraipena emateko. Afaltzeko tokirik ez dagoen arren, DJ Patxen saiora joan nahi duten guztientzat ateak zabalik izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide