Bailarako hainbat eragile, Enpresa, Ekintzaile, Osasun arlo, Merkatari… ordezkariak, ikasleekin hartu emanean 6. urtez jarraian.

  • Aurten seigarrenez, Elkarrekin Eraikitzen proiektua landu dute bailarako 5 ikastetxeek elkarrekin. Prozesuan zehar, 5 ikastetxeetako 180 ikasle inguruk, bailarako egitura sozioekonomikoaren errealitatea ordezkatzen duten hainbat eragileren errealitatea ezagutzeko aukera izan dute (40 eragile inguru), arlo desberdinetan izan ditzazketen erronka desberdinei lotutako erronkak aztertu eta gertutik ezagutzeko aukera izan dutelarik.
  • Proiektua, Iraurgi Berritzenek –Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia-, dinamizatzen duen eragileen IB HEZKUNTZA eta ERAGILE Sarearen baitan du jatorria.
  • Proiektuan zehar, ikasleak euren ikasketa prozesuaren protagonista izanez, autonomiaz eskualdeko eragileen errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute, elkarrizketa eta bisita konkretuak egin dituztelarik.

Urola Erdian, 2019ko ekainak 19.

IB HEZKUNTZA – IB SAREA

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak eskualdeko eragileen arteko lankidetza bermatzeko artikulatzen duen eragile sarean kokatzen da ekimena.

Egun IB Sarean egituratzen den IB_Hezkuntza Gunea, (eskualdeko 5 ikastetxeek – Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Urola Ikastola) elkarren arteko lankidetza sustatzeko duten espazioan datza Guneak, eta bere jarduera nagusiki DBH eta BHI mailetara bieratzen da.

Gaur egun eta etorkizunean gizarteak dituen erronkei aurre egiteko ingurune egokia sortzea du helburu. Oro har, guneak, ikastetxe ezberdinek amankomunean dituzten beharrak identifikatu eta hauek asetzeko lankidetza proiektuak sustatzea du jomuga. Honetarako, lankidetza espazio ezberdinak gidatu eta proiektu eraldatzaileen garapena sustatzen saiatzen da.

Ikasleen lan talde desberdinetan lantzen diren lan lerroak, 3 oinarri nagusitan egituratzen dira. “IB Sareak” eskaintzen dituen aukerez baliatuz, ikasleei eskualdeko eragile sozioekonomiko ezberdinekin harremanak izan eta eskualdeko errealitatea ezagutzeko aukera eskaini nahi zaie prozesuaren bitartez.

ELKARREKIN ERAIKITZEN 2018-19 PROIEKTUAREN GARAPENA

Elkarrekin Eraikitzen 2018-19 proiektuaren amaierako ekitaldia ospatu da gaur, asteazkena, Azpeitiako Basazabal Jauregian. Ekitaldia 11:30etatik 13.00etara izan da eta eskualdeko ikastetxe, udal nahiz eragile ordezkariak izan dira bertan.

Aurtengo ekitaldian, beste behin, eskualdeko 5 ikastetxek (Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxeak, Iraurgi Ikastetxeak, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Urola Ikastolak) hartu dute parte. Proiektuaren koordinatzaile lanetan, berriz, Iraurgi Berritzen -Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia- aritu delarik, ohiko moduan.

Elkarrekin Eraikitzen proiektuak ikaslea proiektuan nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru helburu nagusi bete ditu. Batetik, ikasleen artean iniziatiba, talde lana, komunikazio gaitasuna, etb… bezalako gaitasunak sustatu nahian…

Lehen helburu hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskainiz.

Proiektuaren 3. eta azken helburua, berriz, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea izan da, aipatu modura, etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin har ditzaten.

Jardunaldia, bi atal nagusitan antolatu da. Ikasleek landutako prozesuan zehar izandako esperientzia eta bizipenak aurkeztu dituzte. Aurkezpenean, prozesuan zehar ikasitakoak eta euren bizipenak azalerazi dituzte.

Bigarren zatian, ikastetxe ezberdinetako ikasleek mahainguruan hainbat ondorio plazaratu dituzte:

  • Proiektuak, eskualdeko eragile sozioekonomiko ezberdinen egunerokotasuna ezagutzen lagundu du. Inguruan dugun errealitatearekin harremana izatea posibilitatu du proiektuak.
  • Eragileekin harremanak egitea oso positiboa izan da. Egin ditugun bisitetan, asko ikasteaz gain, eragileek esku zabalik hartu gintuzten.
  • Lan egiteko modua berritzailea izan da guretzat, autonomia handia izan dugu eta hasieran proiektuan martxa hartzea pixkat kostatu zitzaigun.
  • Proiektuan zehar autonomía handia izan dugu eta lan taldeetan lan egiteko aukera eskaini digu.
  • Landu ditugun erronkez haratago, komunikazio gaitasunak asko landu ditugu. Telefonoz deitu, elkarrizketak prestatu eta hitzorduak ixtea esperientzia polita izan da.

Proiektuaren datu eta faseak

Ikasle nahiz irakasleek, seigarren edizio hau ere oso positiboki ebaluatu dute.

Proiektuan zehar, 5 ikastetxe, 12 irakasle inguru eta 210 ikasle baino gehiagok hartu dute parte. Ikasleek egin dituzten elkarrizketa eta azterketa lanetan berriz 35 eragile inguruk.

Besteak beste, hainbat eta hainbat enpresa ordezkari, Azkoitiko nahiz Azpeitiko udal ordezkarik, Urkomeko ordezkariak, Merkatari elkarteetako teknikari nahiz merkatariak, Iraurgi Berritzeneko ordezkariekin batera. Bailarako, osasun Zentroetako ordezkariekin nahiz lehen sektoreko hainbat ustiategitako arduradunekin bezala.

Elkarrekin landu beharreko etorkizuna…




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide